PINTURA EMOZIONALA: Adierazpenerako eta garapenerako Tailerra

Denok dugu geure burua ezagutzeko eta baita adierazpenerako beharra ere. Baita gure ingurukoen prozesuetan begirunezko bide-lagun jarrera garatzeko beharra ere.
Horretarako askatasunezko, konfiantzazko eta espazio segurua egokitzea behar beharrezkoa zaigu.

Egokitze horren baitan emango lirateke:
norberaren lan-erritmoaren eta margotze-adierazpen moduaren errespetoa
eredurik gabeko sortze-prozesua bizitzeko aukera ahal izatea
sormen-adierazpen librea eta emaitzarekin lotu gabeko bidea jorratu ahal izatea
norberak bere ibilbidea nolakoa nahi duen jakiteko aukera izatea
margotze-prozesuan eman daitezkeen oztopo/epaiez ohartzen joan ahal izatea irudiak juzgatu gabe…

 Helburuak

Nork bere buruarekiko ezagutza, onarpena eta autoestimua garatzea
Norberarekiko aurkako pentsamendu eta epaiak jaso eta alboratzeko joerak jorratzea
Adierazpenerako bidean, bide-lagun ahal izateko baliabideak barneratzea
Norberaren eta besteen blokeoen aurrean, begirunez eta epairik gabe aurre egin ahal izateko baliabideak  ikastea
Geure buruan ikasitakoa  bide-lagun formakuntzara eraman ahal izatea

Metodologia

Partehartzailea eta esperientziala izango da eta ez da pinturan trebatua izan beharrik tailerrean parte hartzeko
Alde teorikoan, tailerraren funtzionamenduaren irizpideen inguruko oinarrizko ezagupenak emango dira eta alde praktikoan talde-dinamikak erabiliko dira, prozesua eta inplikazioa indibidualak izango diren arren.