Gatazka eta emozioen korapiloak askatuz
kontzientzia hartzearen prozesura hurbilpen bat:
nola erlazionatzen gara
bizipenen esanahietara nola iritsi
bizi dudan hau nola adierazi
nola entzun, nola lagundu, nola egon bestearekin
gure baloreak, kultura... nola transmititu ...
bizipenen esanahietara nola iritsi
bizi dudan hau nola adierazi
nola entzun, nola lagundu, nola egon bestearekin
gure baloreak, kultura... nola transmititu ...
Gorputz-fokatzea, sormenezko margolaritza, kontzientzia foroak, komunikazio ez-bortitza, antzerkia... gisako tresnetan oinarritutako ikastaro-tailerra.
Helburuak:
Hizkuntza, adierazpen eta harremanak izateko moduaren kontzientzia hartzea.
Norberaren buruarekin konektatu, geure burua entzun eta adierazteko gaitasuna garatzea.
Gure pentsamenduak direnaren kontzientziarekin ibiltzen ikastea.
Pentsamenduetatik gure sentimendu eta gure beharretara pausoa ematea.
Geure buruarekiko eta bestearekiko entzuketa eta adierazpena praktikatzea.
Edukiak:
- Gure barnearekin dugun lotura eteten duten eragozpenak
- Autoenpatia: argitasuna emanez
- Bestearen oinetakoetan
- Hitzezkoak ez diren kanalen bidez emozioekin konektatuz:
- pintura sormenerako: emozioetatik koloreetara joan-etorriko bidaian sartzea
- barne-ahotsak: barruko informaziora iristeko antzerkitik barne-behaketara - Gatazka batean dauden ahots guztiak entzun, adierazi eta jaso..
Metodologia:
Bizipenetan oinarritutako esperientziazko metodologia, banakako eta talde hausnarketekin, ondoren partekatuko direnak taldearen hazkundea bultzatzeko norbanakoaren eta talde eta gizarte inplikazioaz.... hitz batean, esperientzia bizia.denboralizazioa: hurrengo edozein formatutan
hastapena:
- 2 orduko 5 saio, guztira 10 ordu
- 2 egunetako trinkoa (asteburua izan daiteke), guztira 12 ordu
- astebetez 3 orduko saioak egunero, guztira 12-15 ordu
sakontzea:
- hamabostean behineko 3 orduko saioa hiruhilabete batean zehar, guztira 15-18 ordu
- hilabetean behineko 3 orduko saioa ikasturte batean zehar, guztira 30 ordu
Norentzat:
Norbere buruarekiko eta besteekiko harremanetako emozio eta gatazken kontzientzia hartzean interesatuta dagoen pertsona oro.Hezitzaileak bereziki: maisu-maistrak, irakasleak, aisialdiko hezitzaileak, gurasoak, elkarbizitza arloko heziketa arduradunak...
Ana Santiago Urkijo
Lurdes Ulazia Aizpurua